Lyrics to Ireki Botila
Guda honen azken odol tantak
Mareak berarekin eraman ditu
Polbora usaina eta haurren negarrak

Barealdi honek ditu isildu

Ireki botila eta hustu dezagun
Barruan mezua itsasora botatzeko

Ez gaitu itsutzen gauaren ilunak
Ozeano arrotzeko munstroak
Aspaldi ikasi genuen nabigatzen
Izar gorrien argipean

Lana eta ekintza herriak du hitza
Gure borondatea errespetatu
Tiranorik ez da piraten asanbladan
Aro berri baten lehen printza

Ireki botila eta hustu dezagun
Barruan mezu bat itsasora botatzeko

Gaur parranda bihar lana
Geurea da garaipena

Ez da piraten uharterik
Ez da urre gorrizko altxorrik
Ukitu ezin diren bitxiak badira
Sinesten denagatik borrokatzen bada

Ez da piraten uharterik
Ez da urre gorrizko altxorrik
Ukitu ezin diren bitxiak badira
Sinesten denagatik borrokatzen bada
Songwriters:
Publisher:
Powered by LyricFind