Gaztetxeak Bizirik Lyrics

Huntza

Ertzetatik

Lyrics to Gaztetxeak Bizirik
Gaztetxeak Bizirik Video:
Bilbon Kukutza
Donostin Kortxoenea
Euskal Jai Iruñean.

Erori arren jaikiz
berriro eraikiz
guztiona delako gaztetxea!

Guztiona da eta ez da inorena
kendu nahi digutena,
baina ematen du
ez direla konturatzen
gazte gera nahiz ez gera nekatzen...

Bota dituzte paretak,
itxi dituzte ateak,
itxi dituzte leihoak,
zabal ditzagun ahoa!

Sortu nahi baldin badegu beste aldea
geuretik ta geurea,
parrandaz haratago zeregin badago
lau esku dira bi baino gehiago!

Zirkua, hitzaldiak edota baratza,
herriaren ardatza,
jaten degunez eta
ereiten degunez
esnatuko gera biharko egunez.

Bota dituzte paretak,
itxi dituzte ateak,
itxi dituzte leihoak,
zabal ditzagun ahoa!

Herrian sortu berri den
gazte asanbladaren irria
lau haizetara zabaldu
hegan doa bere aldarria
astintzeko, askatzeko, aldatzeko lotan dagoen herria,
txikitik iraultza eginda izan dadin mugarria!

Bota dituzte paretak,
itxi dituzte ateak,
itxi dituzte leihoak,
zabal ditzagun ahoa!

(Gracias a noritt por esta letra)
Songwriters:
Publisher:
Powered by LyricFind